martes, 4 de junio de 2019

martes, 7 de mayo de 2019

LEGO MAKETAK

Aurreko astelehenean, Emmaren etxera joan ginen bere aitak, Jesusek, egiten dituen legozko maketak ikustera. Detailez beteta zeuden eta benetazkoak ziruditen! Oso gustora egon ginen eta maketa ezberdinak ikusi genituen: udaletxea, obretan zegoen etxea, diskoteka zuen etxea, animalia denda, kamioneta...                  Mila esker gonbidapenagatik!



martes, 2 de abril de 2019

EZKABAKO FUGA HANDIA

Aurreko asteazkenean, herriko kulturgunera joan ginen Igorrek eta bere amak gonbidatuta. Bien artean, Uxuak bere ikasleekin prestatutako  EZKABAKO FUGA HANDIA kamishibaia  irakurri ziguten. Martinen bizipenen bidez duela 81 urte Ezkabako mendian izan zen Europako ihesaldirik handienaren berri izan genuen. Ondoren, panel ezberdinetako azalpenak ere jaso genituen. 

Lan bikaina egin zuten biek. 


Mila esker!! 




martes, 26 de marzo de 2019

Hamaiketako osasuntsua

Dakizuenez, Gorputza zain dezagun  gaiarekin ari gara. Hori dela eta, gaur herriko merkatura joatea erabaki dugu hamaiketako goxoa erosteko. Azokan fruta ezberdinak ikusi ditugu eta erosketa egin dugu: 
- Marrubiak
- Platanoak
- Udareak
- Laranjak

Ondoren,  herriko supermerkatura joan gara eta fruitu lehor batzuk ere erosi ditugu. Mahaia txukun prestatu dugu mantelarekin, platerekin, edalontzi eta musuzapiekin. Eskuak garbitu ondoren, fruta zatitu eta  fruitu lehorrak banatu egin ditugu plateretan. Dena prest zegoenean, mahaiaren inguruan jarri gara eta hamaiketakoa gozatu dugu. Aparta zegoen dena!

Bukatzean, denen artean gela txukun utzi dugu. 


sábado, 9 de febrero de 2019

Lehen gizakien antzerkia

Gaiari bukaera emateko ostiralean Lehen Gizakien antzerkia egin genuen guraso eta ikaskide batzuen aurrean. Etortzeko aukera izan ez zenuenentzat hona hemen bideoa. Oraingo honetan Maddalen eta Ferminen museorako Willendorfeko Venusa lortu dugu. Paleolitoko Venusetatik ezagunena! 


Zein izango da gure hurrengo abentura? 


lunes, 14 de enero de 2019

LEHEN GIZAKIAK. JOLAS INTERAKTIBOA.

Lehen gizakien jolas interaktiboa.
Klikatu azpian.
                                                           


                                              LEHEN GIZAKIEKIN JOLASEAN