2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

NOLA FLOTATZEN DU URPEKONTZIA?

Proiektu (URA) berriaren metodologia nagusia haurrak ikusten ari direna uler dezaten erantzunak bilatzean datza. Horrela, denbora uzten da, egun batetik bestera, noiz behinka etxean galdetzeko aholkatzen zaie eta poliki poliki erantzunak bilatzen hasten dira ezagupen ereduak eraikiz. Behin baino gehiagotan erantzun hori edota eredua frogatu behar dute eredu berria sortu eta alda dezaten. Gelan horretan gabiltza eta oraingo honetan familia implikatu nahian galdera bat eraman zuten etxera.
Asmo honekin  nola flotatzen duen urpekontzia galdera  egin zitzaien eta bere erantzunak edota aurrezagupenak anitzak izan ziren: 
-Airea duelako barruan.
-Motorra indartsua delako.
-Espiatzeko balio duelako...

Hauek dira etxetik ekarritako erantzunak... 


Erantzun bikaina!!!



Zer gertatu ote zaio etzanda dagoenari?



Ene!! Arkimedesen printzipioa!! 





 Isaac Peral,  urpekontziaren asmatzailea!

Eta nola ez Igor,  Yellow Submarine kanta!!



Eta hau dena egia den jakiteko zer egin zitekeen galdetu zitzaien. Berehala "esperimentuak" erantzun zuten eta hurrengo egunean hauek izan ziren ekarri zituztenak.





ZORIONAK ZIENTZIALARI BIKAINAK eta familiak!!


6 iruzkin:

  1. ZORIONAK zientzialari bikainak eginda zaudete, zenbat gauza hari zareten ikasten, eta gu etxean ere bai.
    Eskerrik asko Mariaje

    ErantzunEzabatu
  2. NERE MARRZKIAN DAGOEN GIZONA ETZANDA URPE KARIA DA
    ALAIN

    ErantzunEzabatu
  3. Asko ikasi eta ongi pasatu ere bai!! Zientziaren etorkizuna ziurtatuta dago zientzialari koadrila honekin!!

    Mila esker eta zorionak!

    ErantzunEzabatu
  4. EA ZIENTZILARIREN BAT EUSKAL HERRIAN LAN EGIN DEZAKEEN ETORKIZUNEAN, ATXERRIRA ATERA GABE.

    ErantzunEzabatu
  5. menudo trabajo tan bonito!!!! si alguno sale científico nos acordaremos de Mariaje...jejeje

    ErantzunEzabatu
  6. Enee!!! Zer nolako lana!! Hementxe ditugu gure Lakuntzar zientzilariak!!! Bilain kuadrilla!!!

    ErantzunEzabatu