2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

ZE NOLAKO HASERRALDIA!!


Nor ez da noizbait haserratu? Askotan gertatzen zaigu eta horregatik amorru hori kontrolatzen ikasi behar dugu. Izan ere, batzutan modu ez egoki edota agresiboan erreakzionatzen dugu kontrola galduz eta ondoren, esan eta egindakoaz damutzen gara.




"Haserre gorria"  liburu honekin, amorraturik gaudenean ateratzen zaigun monstru hori oso suntsitzailea izan daitekeela ikusi dugu. 


Ipuina entzun ondoren izan dugun solasaldian zer den amorru gehien ematen diguna taldeari azaldu eta marraztu dugu:
-Amorru ematen dit euliak gorputzean jartzeak.
-Nere amak eta aitak garrasi egiteak.
-Nere anaiak molestatzeak.
-Amak gezurrak esateak.
-Amak nere anaiarekin haserratzeak.
-Telebista ikusten ari naizenean euli bat jartzeak.
-Nere ahizpak hozka egiteak.
-Mutil batek nere anaiari "balonazo"emateak.
-Nere aitak jotzeak.
-Nera anaiak molestatzeak eta ipuinak hausteak.
-Nere aita eta ama haserratzeak.
-Nere ahizpak atximiska egin eta mina egiteak.
-Amorru ematen dit elurra egiteak hotza egiten duelako eta berokia eta arropa asko jantzi behar dudalako.
-Amorru ematen dit nere ahizpak jotzeak. Jolasak eta liburuak hausten dizkit .
-Amorru ematen dit euriak ezin dudalako piszinara joan.
-Amorru ematen dit berruga izateak mendikuarengana joan behar dudalako eta min handia egiten didalako.
-Nere ahizpak burla egin eta jotzeak.
-Lainoa egoteak amorru ematen dit zeren ez da ikusten eta galduta bezala ibiltzen naiz.
-Nera anaiak jotzeak....


Elkarrizketa ondoren taldeka jarri gara eta ipuinean agertu dena baina guk ikusi ez dugun amorrua hori irudikatu dugu orri birakariaren teknika erabiliz.
Horrelako itxura izanen duela imaginatu dugu.





Ikusten duzuenez produkzioak oso anitzak dira. Ondoren ipuinean agertzen zen amorrua irudikatzen zuen marrazkia ikusi dugu. Irrikitan ginen.


Egindako marrazkiak tolestatu eta ipuinaren protagonitak, Roberto, egin duen moduan kutxa batean sartu ditugu. 










1 iruzkin: