2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

Hamaiketako osasuntsua

Dakizuenez, Gorputza zain dezagun  gaiarekin ari gara. Hori dela eta, gaur herriko merkatura joatea erabaki dugu hamaiketako goxoa erosteko. Azokan fruta ezberdinak ikusi ditugu eta erosketa egin dugu: 
- Marrubiak
- Platanoak
- Udareak
- Laranjak

Ondoren,  herriko supermerkatura joan gara eta fruitu lehor batzuk ere erosi ditugu. Mahaia txukun prestatu dugu mantelarekin, platerekin, edalontzi eta musuzapiekin. Eskuak garbitu ondoren, fruta zatitu eta  fruitu lehorrak banatu egin ditugu plateretan. Dena prest zegoenean, mahaiaren inguruan jarri gara eta hamaiketakoa gozatu dugu. Aparta zegoen dena!

Bukatzean, denen artean gela txukun utzi dugu. 


3 iruzkin:

  1. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso itxura ona du prestatutako guztiak. Eta gainera OSASUNTSUA!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Mila esker Goizeder!!!!!!!!
    Zu bai etxerako !!!!
    Hurrengoan dirua eraman beharko dute...
    ;-)

    ErantzunEzabatu