2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

EZKABAKO FUGA HANDIA

Aurreko asteazkenean, herriko kulturgunera joan ginen Igorrek eta bere amak gonbidatuta. Bien artean, Uxuak bere ikasleekin prestatutako  EZKABAKO FUGA HANDIA kamishibaia  irakurri ziguten. Martinen bizipenen bidez duela 81 urte Ezkabako mendian izan zen Europako ihesaldirik handienaren berri izan genuen. Ondoren, panel ezberdinetako azalpenak ere jaso genituen. 

Lan bikaina egin zuten biek. 


Mila esker!! 




2 iruzkin:

  1. Herri mailan, erakusketa barne, Uxuak gai honi buruz antolatu dituen jarduerak oso interesgarriak izan dira eta are gehiago eskolara gaia hurbiltzea. Eskerrik asko Uxua!
    Larunbatean Lakuntzako batzuk Ezkabako gotorlekura sartzeko aukera izan genuen eta bisita gidatuak eraginda interesa oraindik gehiago piztu zitzaigun.Merezi du.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso interesgarria izan da, egun batean San Kristobalera joango gara.
    Eskerrik asko Uxua.

    ErantzunEzabatu